Sariak

2015/11/12

ENE Saria 2015

Ekimenak Euskal Herritik kanpo euskararen sustapenean diharduten eragileen lan aitortzea du xede, eta aurtengoan 10. saria banatuko da abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da.

ENE Saria 2015

Euskal hizkuntza Euskal Herritik at sustatzen ari diren taldeen eta eragileen lanari aitortza egitea du xede Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Sariak. 2006an hasi eta gaur arte, mundu zabalean euskararen sustapenean gehien nabarmendu diren erakundeei banatu die saria, eta aurten hamargarrena banatuko du abenduaren 3an. Hori dela eta, 2015eko azaroaren 27ra arte egongo da zabalik 2015eko edizioan parte hartzeko hautagaitzak aurkezteko epea. Edozein taldek eta erakundek parte har dezake (federazioek izan ezik), baita aurreko urteetan saria irabazi dutenek ere. Izan ere, Eusko Ikaskuntzak euskara eta euskal kultura sustatzeko mundu zabalean aurrera eramaten diren jarduerak ezagutu nahi ditu, hala nola, hizkuntzaren irakaskuntza, literatura idatzizko saioak, zinema emanaldiak... eta sorkuntza lan oro (ikusi oinarriak). Epaimahaiari dagokionez, Eusko Ikaskuntzak izendatuko du 2015eko saria banatuko duen epaimahaia. Urtero legez, alde kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan, sustapen ideietan ageri den berritasunarekin batera. Ildo berean, kasu bakoitzaren testuingurua eta baliabideak hartuko dira kontuan. Saria izango da Eusko Ikaskuntzaren aitorpen publikoa eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat.

ENE Saria 2015

Azaroaren 27an eguerdiko 12:00etan (Euskal Herriko ordutegian) amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea. Ondoren, lanak ebaluatu eta 2015eko abenduaren 3an emango da epaiaren berri. Parte hartu nahi dutenek ondorengo galdetegiari erantzun beharko diote (Galdetegia osatu).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp