Batzar Iraunkorra eta Ez Ohizko Batzar Eragilea
Iragan de abenduaren 13an 2012 urteko azken Batzar Iraunkorra ospatu zen Iruñeako Nafarroako Jauregian. Bilera horretan landu zen gai nagusia Eusko Ikaskuntzako eredu eta hausnarketa prozesuari buruzkoak izan ziren. Jarduera Zientifikoko arduraduna den Beatriz Akizuk prozesua, metodologia eta kronograma azaldu zituen.

Batzorde Iraunkorreko kideek bere oniritzia eman zioten eta hainbat aportazio jaso ziren, besteak beste, Euskomedia Fundazioko pertsona batzuen parte hartzea eta generoaren gaia hausnarketa prozesu osoan zehar lantzea.
Bestalde, eta bilera honetako beste gai bat bezala, Manuel Lekuona Sariaren irabazlea hautatu zen, Soledad de Silva y Verástegui hain zuzen ere. Horrez gain, 2013 urteko egutegia finkatu eta onartu zen. Azkenik, abenduaren 18an Batzorde Eragilearen ez ohizko bilera bat izan zen, bertan aurrekontuaren gaia landu zelarik.
Aranzadi eta Elhuyar Fundazioarekin harremanak estutzen
Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro presidenteak beste erakunderekin harremanak sendotzeko ekin dion lanari jarraituz azaroak 30ean Aranzadiko kudeatzailea den Juantxo Agirrerekin bildu zen. Aranzadiren bulegoetan izan zen bileran Arrate Arin Eusko Ikaskuntzako zuzendaria eta Beatriz Akizu, Jarduera Zientifikoko arduraduna ere batzartu ziren.
Bestalde, abenduaren 5ean Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako Presidentea eta Ainara Iraeta Eusko Ikaskuntzako Gazteria eta Komunikazio arduraduna Elhuyarreko Itziar Nogueras eta Leire Canciorekin bildu ziren.
Bilera hauetan, elkar ezagutzeaz gain, aurrera begira etorkizunean sortu ahal diren lan lerroez mintzatu ziren Elhuyar, Aranzadi eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariak.
Eusko Ikaskuntza a signé un contrat avec le CPIE
Dans le cadre général d'un projet européen "TXINBADIA", le 23 novembre 2012 Eusko Ikaskuntza a signé un contrat avec le CPIE (Centre permanent d'initiatives pour l'Environnement) dont le siège est à Hendaye sur le domaine Abbadia.
Dans ce projet qui permet de nouer des liens des deux cotés de la Bidassoa, l?humain et la parole sont les moteurs. Autour de la thématique de la frontière et de l'exil sous toutes ses formes, il s'agit pour la compagnie ARTIZANS en résidence à Nekatoenena, d'écrire et théâtraliser la parole recueillie auprès des habitants du bassin de Txingudi.
C'est Eric Dicharry, membre d'Eusko Ikaskuntza et anthropologue qui mènera ce travail de recherche "Anthropologie d'une résidence de création/médiation/diffusion. La Compagnie Artizans sur le domaine d'Abbadia".
