Eresbil: Musikaste 1973-2022

Gure bazkideak

2023/02/27

Eresbil: Musikaste 1973-2022

‘Musikaste 1973-2022. Euskal musikaren 50 urte’ liburuak Errenteriako jaialdiko gertakari nagusiak laburbiltzen ditu urrezko ezteiak ospatzeko.

Musikaren Euskal Artxiboak, Eresbilek, argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, eta Pello Leiñena egungo zuzendariak eta aurretik kargu bera izan zuen Jon Bagüések idatzi dute. Aurkezpenean Kultura sailburu Bingen Zupiria, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi eta Andramari Abesbatzako lehendakari Arantza Arzamendi izan dituzte lagun.

Liburuak bi zati ditu. “Koloreak” izeneko lehenengoan, laginaren aniztasun eta aberastasun handia zehazten da, bai giza alderdian, bai arlo artistikoan. Bigarren atalean, Musikasteren izenak eta zifrak ageri dira, mende erdiko ibilbidean. Eranskin gisa, prentsa-materialak, argazki-galeria bat eta konpositore, estreinaldi, monografiko, interprete, programa didaktiko eta txostengileen indizeak daude.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp