Etnografía del Enclave de Treviño, II

Berri korporatiboak

2007/03/29

Etnografía del Enclave de Treviño, II

Etnografía del Enclave de Treviño, II argitalpena aurkeztuko da

2007ko martxoaren 29an, osteguna, goizeko 11etan, Eusko Ikaskuntzaren Gasteizko egoitzan "Etnografía del Enclave de Treviño, II" argitalpena aurkeztuko da. Eusko Ikaskuntza eta Trebiñuko Barrendegiko Udalek bertako bizitza tradizionalaren ikerketaren bigarren zatia.

Orain dela 2 urte, Eusko Ikaskuntzak eta Argantzon eta Trebiñuko Konderriko udalek Barrendegiaren inguruko ikerketa etnografiko sakon bat argitaratu zuten. Ikerketa hau bost ikerlarik osatutako talde batek egin zuen. Liburu hau berrargitaratu egin da eta honekin batera ikerketa honen bigarren zatiari dagokion liburua aurkeztuko da Eusko Ikaskuntzaren Lankidetzan Bildumaren baitan. 300 orrialde baino gehiago eta ilustrazio ugari dituen bigarren ale honetan, Barrendegiko etxe, familia eta elikadura ohiturak, jolasen mundua, herri medikuntza eta nekazaritza aztertu dira, besteak beste. Prentsaurrekoan parte hartuko dute: María Nieves Urrutia, Eusko Ikaskuntzako Arabako Lehendakariordeak, Juan Carlos Aguillo, Trebiñuko Konderriko Alkateak, Alfredo Oraá, Argantzongo Alkateak, eta liburuaren bost egileak.

[Argitalpena]

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp