Europako Parlamentuan aurkezpena

Proiektuak

2024/02/19

Europako Parlamentuan aurkezpena

Zuzenbideko aditu-talde batek EBn autodeterminazio-prozesuak garatzeko araudi-proposamena aurkeztu zuen Europako Parlamentuan.

Araudi-proposamen hori “Europako esparruan subiranotasuneko lurralde-gatazkak konpontzeko oinarriak” dokumentuaren amaiera da. Eusko Ikaskuntzarekin eta Institut d’Estudis Catalans-ek sustatuta, dokumentu hau idazteko lanean, nazioarteko ibilbide nabarmena duten 80 adituk baino gehiagok hartu zuten parte eta urtarrilaren 31n aurkeztu zen Europako Parlamentuaren egoitzan, Bruselan.

Haren helburu nagusia da herritartasun europarraren eskubide eta askatasunen babesa bermatzea, nazionalitatearen arabera bereizkeria ezin onartzean oinarrituta, Zuzenbidezko Estatua indartzea eta alderdi guztiei autodeterminazio-prozesuen garapen demokratikorako ziurtasun juridikoa eskainiko dien berme-esparrua ezartzea.

Bertan izan ziren Zelai Nikolas, Eusko Legebiltzarreko legelari eta bazkidea, Maite Zelaia, UPV/EHUko ikertzailea; Eusko Ikaskuntzako Kontseilu Errektoreko kidea, Mario Zubiaga; Elisenda Casanas, Edinburgoko Zuzenbide Konstituzionaleko Zentroko zuzendari elkartua, eta Marc Sanjaume Calvet, Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslea; bai eta arautegiko proposamena egin zuen aditu taldea ere.

Bileraren bigarren zatian Iñigo Urkullu lehendakariak hartu zuen hitza, Pere Aragonès Kataluniako lehendakariak eta Korsikako Kontseilu Betearazlea, Gilles Simeonik. Euren aburuz, dokumentuan jasotako proposamena "etorkizuneko konponbidea” da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp