Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen

Proiektuak

2024/01/22

Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen

Hezkuntza-etapa bakoitzarekin lotutako lehen lan-mintegiek badute data.

Irailaren 30ean Ficoban bildu genuen foroan, lau talde iraunkor osatu genituen hezkuntza-etapa bakoitzaren azterketa sakona burutzeko. Taldeak hiru herrialdeetako (Ipar Euskal Herria, Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) aditu eta arituekin osatu dira. Taldeak osatzeaz gain, azterketa burutzeko eta Euskal Herri mailako proposamen kohesionatzaileak lantzeko elementuak jaso genituen.

Ficoban dibergentzia fasea ireki genuen, hortik eratorritako lan-txostenekin egindako analisi-ariketek, konbergentziaren fasean kokatzea bilatuko dute. Lan-txosten hauek oinarri, hezkuntza-etapa bakoitzeko (Haur hezkuntza - Lehen Hezkuntza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza – Batxilergoa; Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea - Goi mailako hezkuntza) Euskal Herri mailako ekimen kohesionatzaileak, “proiektu izarrak”, lantzen eta sistematizatzen hasiko gara.

Lan-mintegiak urtarrilaren 22 eta 30 bitartean gauzatuko dira. Lehenengo pausu sakona prozesuaren helmuga nagusira heltzeko: Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua. Euskal Herriko kohesiorako, hezkuntzatik, proposamen egingarriak eta itun berrietarako bideak eskainiko ditugu.

Informazio gehiago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp