Euskal Hezkuntzaren Liburu Zurirantz

Proiektuak

2023/11/23

Euskal Hezkuntzaren Liburu Zurirantz

Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Taldeak hil honetan euskal prentsan argitaratutako artikuluaren izenburua da.

Testuak Euskal Hezkuntza Sistemari buruzko programaren helburuen errepasoa egiten du. Horretarako, diagnostiko soziala, orain arte egindako lanaren balantzea eta datorren urteko urrian Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresura arteko ibilbide-orria hartzen ditu oinarri.

Artikuluan jasotzen den bezala, hezkuntza gizartearen etorkizuna jokoan dagoen esparrua da, eta, horregatik, gizarte ikuskeren arteko elkarrizketa, eztabaida eta kontraste eremu pribilegiatua da. Premisa horretatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak 2021etik aurrera egindako lana “politika publikoetara eta gizartetik gizartera helduko diren proposamen eraginkorrak” bateratzea da, Euskal Herrian aurrekaririk ez duen ariketa kolektibo horrekin.

Euskarari eta euskal kulturari zentralitatea emango dien eta lurralde-zatiketa gaindituko duen sistema baten mesedetan, eztabaida ardaztu egingo dira prestakuntza-etapa bakoitzean (Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea-Goi Maila). Bestalde, etapa guztiek osatzen duten ekosistema finkatzeko ezinbestekoak diren zehar-lerroen definizio partekatua bilatuko da.

Hezkuntza-komunitatetik haratago, adituen, eragileen, erakundeen eta herritar sentsibilizatuen ekarpenak bilduko dira. Horrekin guztiarekin batera, elkarlanean, Euskal Hezkuntzaren Liburu Zuria ontzeko.

Esparru horretan egin beharreko ekarpen eta konpromiso guztiak Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresura eramango dira 2024ko urrian.

Artikulua dagoeneko ikusgai dago ondorengo medioetan: Berria, Gara, Deia, Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa eta Argia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp