Euskaldunak Australian erakusketa izan da Donapaulen

Berri korporatiboak

2024/04/25

Euskaldunak Australian erakusketa izan da Donapaulen

Euskaldunak Australian elkartearekin batera antolatua, Donapauleko Bideak eremuan apirilaren 5etik 25era izan da erakusketa,

Euskaldunak Australian elkartearekin batera antolatutako erakusketaren estreinaldia, apirilaren 5 ean iragan zen saldo handian Donapaulen, bertan Esther Corta erakusketaren komisarioa, Iparraldeko ordezkaria Claude Mehats eta Donapauleko auzapeza hor ziren.

Erakusketak Australiara emigratu zuten euskaldunak aipatzen ditu bidaia, lana, bizimodua eta aisialdiak aipatuz.

Erakusketaz gaina apirilaren 12 eman Esther Cortak, erakusketaren arduradunak hitzaldi bat eman du. Honetan zehazki aipatu ditu 1950 hamarkadatik antolatu zen emigrazio hori. Bizkaiatik etortzen baziren Euskaldun gehien horiek Euskal Herri osotik izan ziren Euskaldunak australiara dirua eta bizimodu berri baten xerka. Esther Cortak Argazki eta artxiboak arakutsi ditu baita lekukotasun frango.

Erakusketa ibiltaria maiatzean Zarautzen egongo da eta Iparraldera itzuliko da urrian Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzara.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp