Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria sariak

Sariak

2019/12/17

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria sariak

Iragan den abenduaren 13ean banatu ziren golardoak Baionako herriko etxeko saloi handian Jean-Renée Etxegaray alkatea eta Yves Ugalde Baionako Kultura axuantaren parte hartzearekin.

Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako herriko etxeak hiru sari banatzen dituzte Euskal Herriarekin, eta bereziki Ipar Euskal Herria eta Baionarekin, harremana duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko.

Ohorezko Jean-Michel Larrasquet Sariak, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan izandako pertsona edo talde baten ibilbide eredugarria saritzen du. Aurten, Itxaro Bordari eman zaio, autore gisa duen ibilbidea aitortzeko. Lehen aldiz saria eskultura baten bidez irudikatu da, Zigor, iazko sarituak egindakoa. Isabelle Ajuriaguerrak oroitarazi du bere ibilbidea Argitxu Camus Etxekoparrek idatzitako testu bati esker. Itxarok publikoari eskertza-olerki bat eskaini die.

Euskal Kulturaren Saria, Euskal Herriari lotutako doktoretza-tesia edota argitaragabeko ikerkuntza lan bati ematen zaio. Maite Lagrenaderen tesia saritu da edizio honetan "Euskara, identitateak eta lurraldea. Ekintza logika eta mobilizazio kolektiboak euskaraz eskolatzearen inguruan" lanagatik. Eguzki Urteagak aurkeztu du bere lana.

Bideo-dokumental Sorkuntza Saria bideoegile amateurrak laguntzea du xede eta Euskal Herria, euskara eta euskal kulktura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da. Azken hau, Josu Martinezek eskuratu du "Jainkoak ez dit Barkatzen" ikus-entzunezkoarengatik. Zeremonian ezin izan zuenez egon, Katti Pocheluk, Gastibeltzako langilea, hartu du bere izenean eta sarituak prestatutako hitzak irakurri ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp