Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2018

Sariak

2018/12/19

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2018

Urtez urte Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriak hiru sari ematen ditu Euskal Herria Iparraldeari edota Baionaz ari diren ikerketa lanak eta sorkuntza eskertzeko.

Jean-Michel Larrasquet ohorezko sariak pertsona batek bere bizi osoan Euskara edo Euskal Herriaz eramandako babeste edota ikerketa obra osoa kondutan hartzen du. Aurten, Jean-Michel Larrasquet lehendakaria zenaren ohorez, sariak bere izena eramanen du.

Kultur tesi sariak Euskal Herriaz ari den doktoretza lan bat eskertzen du.

Bideo-sorkuntza sariak bere aldetik bideogintzan egiten diren lanen bultzatzearen helburuarekin emana da.

Aurten Eusko Ikaskuntza eta Baionako herriko etxeak osatzen eta epe luzerako segida batean sartzen diren lanak sariztatzea erabaki du:

  • Ohorezko Jean-Michel Larrasquet Saria Kepa Akixori emana izan zaio, Zigor artista izenaren pean zizelkari, margolari eta argazkilariari.
  • Kultur tesi saria Viriginie Brillant Etchemaiteri eskainia zaio La Perspective transfrontalière de l’emploi dans l’Eurorégion Aquitaine-Euskadi lanarentzat.
  • Eta azkenik bideo dokumental saria Mai da Bai (eta ezetzik ez dago) filmari eskainia zaio, Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Anne Baskaran egileei.

Eusko Ikakuntza sarien kari Euskal Museoarekin lankidetzan ari da eta urtean zehar mintzaldi eta emanaldiei esker sarien lanak ezagutarazten lan egiten du.

Sarien emanaldien zeremonia pasa den ostiralean abenduaren 14ean iragan da Baionako herriko etxeko saloi handian, 80 pertsona baino gehiago bildu ditu ekimenak. Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariak hitza hartu du zeremoniaren hasteko herriko etxea eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza aipatzeko. Ondotik Baionako udaleko kultur arduraduna denak hitza hartu du Eusko Ikaskuntzak eta udalak elkarrekin burututako ekimenen garrantzia azpimarratuz. Anne-Marie Galé Eusko Ikaskuntzako kideak Zigor-en lana aurkeztu du eta saria osatzen zuten bi Goicoechea buztin lorontzi oparitu zaizkio.

Argitxu Etxandik Virginie Brillan Etchemaiteren ikerketa lana aurkeztu du eta bere burasoeri eman die saria, sariduna atzerrian bizi delako.

Bukatzeko Argitxu Camus Etchecopar, Euskararen eta goi-mailako ikasketen lehendakari ordea denak Mai da Bai dokumentalaren aurkezpena egin du eta Anne Baskaran egileetarikoari eskaini dio.

Zeremoniaren ostean herriko etxeak zintzur bustitze bat proposatu du eta ondotik 40 lagun inguru bildu dira Eusko Ikaskuntzaren egoitzan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp