Eusko Ikaskuntza-Biarritz Hiria Ikerkuntzarako laguntzak 2023

Berri korporatiboak

2023/02/02

Eusko Ikaskuntza-Biarritz Hiria Ikerkuntzarako laguntzak 2023

Laguntza honek Euskal Herriari edota euskal kulturari (zentzu zabalean ulertua) buruzko lanak sustatzea du xede. Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 30a arte zabalik dago.

Urte guziz, Eusko Ikaskuntza Biarritz Hiriarekin partaidetzan, ikerkuntzarako laguntzak esleitzen ditu Euskal Herriari edota euskal kulturari (zentzu zabalean ulertua) buruzko lanak sustatzeko gisan, edozein arlokoak, giza zientzietatik zientzia zuzenetara.

Haien hautagaitza aurkez dezakete:

  • Master diploma prestatzen duten ikasleek
  • Doktoretza diploma prestatzen duten ikasleek
  • Ikerlari independenteek
  • Bideastek, film egile amaturrek

Laguntza, diziplina orori irekia zaio: euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikologia, fisika, kimia, medikuntza, geologia, biziaren zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea (zerrenda ez osoa).

Hautagaiak haren hautagaitza dosierra behar den bezala beterik eta eskatutako agirian osatuta baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera igorri behar du, epea amaitu aurretik. Laguntza hauek lortzeko Eusko Ikaskuntzaren bazkide izan beharko dute eta urtesaria izan ordaindua, laguntza esleitua izanen den urte guzientzat. 

Irabazleek ondorengo lanak helarazi beharko dituzte: ikerketa memoria edo bideodokumentalaren behin betiko bertsioa eta sintesi artikulu bat.

Laguntzaren zenbatekoa eta kopurua urte guziz finkatzen ditu Eusko Ikaskuntzako Administrazio Kontseiluak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp