Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizune Musika sariak

Sariak

2021/07/04

Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizune Musika sariak

Joan den uztailaren 3an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizune Musika sariak lehen aldikotz banatu zituzten.

Bi musika sari emanak izan ziren, Herriko Kontseiluko aretoan, Jean François Irigoyen auzapezarekin, Peio Etcheverry kultur hautetsiarekin eta Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariarekin eta epaimahaikideekin batera.

Mixel Ducauk Ohorezko Saria jaso zuen, bere musika ibilbide eredugarriarentzat. Thierry Biscarry-k Goicoechea buztinlariak eginiko trofeoa eskaini zitzaion ekitaldian.

Thomas Ospitalek, aldiz, Gazte musika saria jaso zuen. Organo jole gaztea bertan ezin izanik, zeremonia on-line segitu ahal izan zuen.

Zeremonia aperitifarekin eta epaimaihaiaren zein sariztaturiko pertsonez osaturiko bazkariarekin bukatu zen. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp