Eusko Ikaskuntza EKE-k antolaturiko jardunaldietan

Berri korporatiboak

2022/06/10

Eusko Ikaskuntza EKE-k antolaturiko jardunaldietan

EKEk antolaturiko “Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak” jardunaldietan “Kultur Politikak” proiektuaren kidea den Iratxe Retolazak parte-hartu zuen.

Kultura eskubideak baloreak dira baita legediak zehazten dituen eskubideak ere, norbanakoari zuzenduak. Jardunaldi hauek kultura eskubideak aztertzen dituzte hiru prismatik: hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua. Galdera hauei erantzuteko, ikerlariak, politika eta elkarte munduko pertsonak, baita artistak ere elkartu ziren Baionan ekainaren 23 eta 24ean topaketa horietan. Egitaraua hemen dago ikusgai.

Iratxe Retolaza Gutierrezek ekainaren 23an, osteguna, ospatu zen mahai inguruan parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzaren izenean. “Kultura eskubideak eta tokiko gobernantzak” izeneko mahaian, Eusko Ikaskuntzak martxan duen “Kultura eskubideak: parte-hartzearen eta gobernantzaren politikak” proiektuaren Talde Eragilean kidea da eta bere ekarpena euskal kulturari zuzenduta egonen da “Kultura eskubideak eta euskal kultura: bidegurutzearen arrakalak” izenburupean. Berarekin batera, Maël Lucasek (Bordeleko Laboratoire de Transition vers les droits culturels) eta Jean-Claudek Guicheney (Misio karguduna eta zerbitzuburua Bordeleko CESER kontseiluan) parte hartu zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp