Eusko Ikaskuntza eta El Diario Vascoren arteko hitzarmena

Berri korporatiboak

2023/03/08

Eusko Ikaskuntza eta El Diario Vascoren arteko hitzarmena

Akordioak lankidetza-esparru bat ezartzen du bi erakundeen artean, eduki zehatzak eta kalitatezkoak zabaltzeko.

Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta El Diario Vasco egunkariko zuzendari David Tabernak hitzarmen bat sinatu dute. Akordio horren bidez, bi erakundeek adierazi dute elkarlanean aritu nahi dutela talentua sustatzen eta beren arloetan jakintza trukatzen.

Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du, luzatu ahal izango dena, eta Eusko Ikaskuntzak egindako lana zehaztasunez zabaltzeko lankidetza-esparrua ezartzen du, bereziki egoera soziokulturalari eragiten dioten gaiak gizarteari helarazteko. Era berean, bi erakundeek egokitzat jotzen dute harreman-sare kualifikatu bat eratzea, zehaztasun eta kalitatezko edukietan sakontzeko eta El Diario Vascok informatzeko duen konpromisoari jarraipena emateko.

Eranskinean zehazten den bezala, El Diario Vasco egunkariak Eusko Ikaskuntzaren jarduera eta proiektu nagusien berri emango du euskaraz eta gaztelaniaz, eta 2024rako aurreikusita dagoen Eusko Ikaskuntzaren hurrengo Kongresuari estaldura emango dio, egokitzat jotzen duen eran. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak elkarrizketen edo iritzi-artikuluen bidez elikatuko du egunkaria, eta adituen identifikazioan lagunduko du, zehaztuko diren gaietan sakontzeko.

Hitzarmenaren arabera, El Diario Vascoren eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkariek kalitate akademikoari, ikerketa-metodologia berritzaile eta egokiak aplikatzeari eta proiektuen bideragarritasunari laguntzeko deitzen diren lan-batzordeetan parte hartuko dute. Hitzarmenaren jarraipen batzorde bat ere eratuko da eta gutxienez urtean behin bilduko da.

Eusko Ikaskuntza eta El Diario Vascoren arteko hitzarmena

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp