Eusko Ikaskuntza Iparralderen biltzar nagusia

Berri korporatiboak

2023/06/23

Eusko Ikaskuntza Iparralderen biltzar nagusia

Biltzar Nagusiak administrazio batzordeko kideak berritu zituen.

Ekainaren 13ean, asteartez, iragan da Eusko Ikaskuntza Iparralderen biltzar nagusia Baionako egoitzan 18:00etan.

Calude Mehats lehendakari ordeak hasiera eman dio biltzar nagusiari, hurbildu deiren kide eta partaideak agurtuz eta ongi etorria emanez.

Ondotik hitza eman dio Viviane Delpech-i, hark 2022. urtean Eusko Ikaskuntzak eraman dituen ekintzen bilana egin du.39 hitzaldi, edo filmemanaldi antolatu dira orotara. Baionatik Hendaiara ibili da elkartea lankidetzan ekimenak antolatuz. Bestalde sari emanaldiak ere aurrera eraman ditu elkarteak aurreko urteetan segurtasun neurriek ez zigutelako aukerarik eman. Gaurregun elkartea bere egitarauan zituen atzerapenak errekuperatu ditu. Vivianek gurekin lanean ari izan diren beste elkarteeak eskertu ditu eta haiekin eramandako lana aurkeztu.2022 urteko ekintzen bilana onartua izan da.

Jarraian, Xalbat Alzugaray, diruzainak bilan finantzierioa aurkeztu du elkartearen ongi izate finantzierioa azpimarratuz. 2022ko bilan finantzirioa onartua izan da.

Bulego berria aurkeztua izan da, Maitena Urmenetak eta Iban Larrandaburuk haien burua aurkeztu dute administrazio batzordean sartzeko. Biltzarrak onartzen du haien hautagaitza. Batzorde berria : Xalbat Alzugaray, Alaia Cachenaut, Viviane Delpech, Eloïse Durand, Argitxu Etxandi, Anne-Marie Galé, Jean-Marie Izquierdo, Iban Larrandaburu, Antton Maya, Claude Mehats, Aitzol Salaberria, André Pées eta Maitena Urmenetaz osatua da.

Anne-Marie Galék hitza hartu du 2023ko ikuspenak aipatzeko eta egitasmo berrien aurkeztu ditu. Deia zabaldu die kideei haien ideia eta proiektuak aurkeztera bultzatzeko.

Baionako Xabier Parilla hautetsiak Eusko Ikaskuntzak eramaten duen lanaren garrantziaz arizan da.

Claudek hitza eman dio Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariari. Anak Iparraldean eramandako lana onetsi du eta Ipar eta Hegoaldearen arteko lana bultzatzea eta gauzatzearen alde egin du. Caludek azken hitzak emanik batzarra 19 :00etan bukatu da.

Amaitzeko zintzur bustitze bat eskainia izan da biltzarran parte hartu dutenei.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp