Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

Berri korporatiboak

2017/01/16

Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

Aurreko urte guztian Eusko Ikaskuntzak 57 saio egin ditu EiTBko irrati publikoetan (Euskadi Irratian eta Radio Euskadin) eta gai ugari jorratu dira bertan.

Zientzia, kultura eta gizarte gaiak landu ditu Eusko Ikaskuntzak, Aitziber Salinasen gidaritzapean, larunbatetan. Euskadi Irratiko asteburuko magazinean, Amaraunean, 20 saio egin dira. Irrati publikoko leiho honetan Olentzeroren mitoa, bideojokoak eta historiaren irakaskuntza, hileta errituak edo emakume kirolari eta frankismoaren arteko harremanak landu dira, besteak beste.


Radio Euskadin 37 saio emititu dira, asteroko maiztasunez, ‘Iflandia’ eta ‘La mecánica del caracol’ saioetan, txandaka. Guztira hamaika irrati ordu izan dira. Juan Aguirre bazkideak prestatu ditu gidoiak. Era berean Eusko Ikaskuntzaren jarduerak ezagutzera eman ditu.
Saio guztiak web orrian daude entzungai.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp