Eusko Ikaskuntza Korrikan

Berri korporatiboak

2019/04/04

Eusko Ikaskuntza Korrikan

Euskararen aldeko konpromisoa berresten du erakundeak 21. Korrikan parte hartuz. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Eusko Ikaskuntza Baionan eta Gasteizen izango da lekukoa eramaten apirilaren 7an eta 14an.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, 20 Korrika eta 39 urte igaro dira. Euskaraldia bezala, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetako bat da.

Garestik Gasteiza 2.560 kilometrotan zehar ezkutuko mezua daraman lekukoa eskuz aldatzen joango da. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Ibilbideari so eginez Korrika ondorengo egunetan iritsiko da gure hiriburuetara: larunbatean, apirilak 6, Iruñera; igandean, apirilak 7, Baionara; ostegunean, apirilak 11, Bilbora; ostiralean, apirilak 12, Donostiara; eta igandean, apirilak 14an, Gasteiza. Informazio gehiago Korrikaren webgunean aurkituko duzu.

Eusko Ikaskuntza Baionan eta Gasteizen izango da lekukoa eramaten. Baionan, apirilak 7an arratsaldeko 18:06tan, Euskararen Erakunde Publikoarekin batera 759. kilometroa egiten egongo gara. Korrikaren azken egunean ere batuko gara, apirilak 14an eguerdiko 12:09an, Gasteizko Gorbea kaleko 2.553 Km-an.

Aurtengo edizioaren leloa KLIKA da, KLIKA egitea aukera bat hartzera da, euskararen hautua hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Euskararen aldeko KLIKA egitera animatzen dugu. Anima zaitez Korrikara!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp