Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria Montxo Armendarizi emateko ekitaldia

Sariak

2017/09/18

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria Montxo Armendarizi emateko ekitaldia

Urriaren 24an, asteartez, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2017ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia Iruñako Kondestable Jauregian ospatuko da.

Ekitaldian, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako autoritate gorenak izango dira, saria ematen duten erakundeetako presidenteak, alegia Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxakoak, bai eta sari prestigiotsu hau ematen duen epaimahaian parte hartzen duten zazpi unibertsitateetako ordezkariak ere: EHU, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays de l’Adour eta Mondragon Unibertsitatea.

Ekainean epaia jakinarazi zuenean, epaimahaiak nabarmendu zuen Montxo Armendariz “azken 30 urteotako zine zuzendari ezinbestekoa” dela eta esan zuen bere lanak tokikotik haratago joan eta nazioarteko publiko zabalarengana iristea lortu duela.

Aurten ekitaldia Iruñako Kondestable Jauregian ospatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp