Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena berritu dute

Berri korporatiboak

2019/04/09

Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena berritu dute

2019an zehar elkarbizitza eta aniztasunaren inguruan kultur proiektuak sustatzeko lankidetza berritu dute.

Horren bidez, erakunde biek 2016an berreskuratutako lankidetzarekin jarraituko dute ahalbidetuz, Eusko Ikaskuntzaren bultzada eta laguntzari esker, ekimen ezberdinak abian jartzea.

Hitzarmena apirilaren 9an sinatu dute Nafarroako Jauregian, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok. Honen bidez, erakunde honek Nafarroako kulturarekin eta gizartearekin zerikusia duten gaiak ikertzen eta zabaltzen jarrai dezake.

Akordio horri esker, Nafarroako Gobernuak 40.000 euroko ekarpena eginen du, “Aniztasunaren Kudeaketa Demokratiko”aren proiektuaren barnean, zenbait jarduera abian jartzeko. Aurten, bi instituzioen arteko lankidetzak 2018an egindako lana sakontzea du xede, elkarbanatutako proiektu baterako aniztasuna eta kultura demokratikoaren arteko bizikidetzan arreta berezia jarriz.

Eusko Ikaskuntzak bere lanak aurrera eramanen ditu Nafarroan, prozesu ireki, parte hartzaile eta deliberatzailearen bidez, eta bertan herritarren talde handi batek, gizarte-taldeek, eta adituek parte hartuko dute. Helburua, beharrezko erronka garrantzitsuenak identifikatzea da, kultura eta gizartea aztertuz, kohesio eta elkartasunarako gako gisa, ikuspuntu inklusibo, integratzaile eta anitz batetik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp