Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Javier Aguirresarobe / José Luis Rebordinos

Solasaldiak

2016/12/07

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Javier Aguirresarobe / José Luis Rebordinos

“Zinemak, suaren inguruan kontatutako istorioen xarma du oraindik ere”.

Javier Aguirresarobe (Eibar, 1948)

Optika ikasketak burutu eta Kazetaritza ikasten hasi ondoren, 1972an Madrilgo Zinematografia Eskola Ofizialean graduatu zen.
Laurogeiko hamarkadako euskal zineman irudi-sortzaile nabarmena izan zen. Filmografia luzea du eta zuzendari askorekin egin du lan, besteak beste, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, Jose Angel Rebolledo, Juanma Bajo Ulloa, Victor Erice, Julio Medem... 
Fernando Colomo, Pilar Miró, Gonzalo Suárez, Ricardo Franco, Jose Luis Cuerda, Mario Camus, Carlos Saura, Trueba anaiak, Pedro Almodóvar eta Alejandro Amenábar zuzendariekin.
Estatu Batuetako etapan ere zuzendari entzutetsuen esanetara egin du lan, hala nola, Milos Forman, James Ivory, Woody Allen eta Chris Weitz zuzendariekin.
Espainiako Zinematografia Saria eskuratu zuen 2004an.
Argazki onenaren 6 Goya sariren jabe (1991, 1995, 1996, 2001, 2003, 2004). 
Euskal Herritar Unibertsalaren saria (2009).

José Luis Rebordinos (Errenteria, 1961)

Pedagogia Berezian lizentziaduna. 
Donostiako Zinemaldiko zuzendaria 2011. urtetik. 
Hogei urte baino gehiagoz Donostia Kulturako Zinema Unitatea eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea zuzendu zituen, eta beste zortzi urtez Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria izan zen. 
Euskal zinegileei buruzko saiakera-lanak argitaratu ditu: Elias Querejeta, Montxo Armendáriz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta beste batzuei buruzkoak. Asiako zinemaren eta zinematografiako beste gai batzuren inguruko lanak ere eman ditu argitara. 
22 urtez Nosferatu liburu-bildumaren zuzendari izan zen.

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp