Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Paula Kasares / Xan Aire

Solasaldiak

2017/12/06

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Paula Kasares / Xan Aire

Paula Kasares soziolinguista eta Xan Aire, Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea, euskararen garapenaz aritu dira.

“Sinergiak gauzatzen direnean hizkuntza garatzeko aukera gehiago ematen dira”

 

Paula Kasares (Iruñea)

Soziolinguistikan doktorea, Euskal Filologian nahiz Gizarte eta Kultura Antropologian gradu eta graduondoko ikasketak egina.

1994tik Nafarroako toki administrazioan euskara teknikari lanetan luze aritua. 2001etik 2003 bitartean Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Egun Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria eta NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko irakasle elkartua.

Soziolinguistika eta hizkuntza-antropologia alorretako hiru libururen eta hainbat artikuluren egilea da. Komunikazio eta hitzaldi anitz eman ditu biltzar-mintegietan, Euskal Herrian nahiz atzerrian, batik bat euskararen transmisioaren, elebitasun goiztiarraren eta haurren hizkuntza sozializazioaren gainean.

2006tik euskaltzain urgazlea da.

Xan Aire (Urepele, Baxenabarre) 

Seaskako Hizkuntza Proiektuaren koordinatzailea ofizioz. 

Soziolinguistika-dibulgatzaile amateurra Euskaltzaleen Topagunearen eskutik, batez ere tailer desberdinen bidez, euskaraz zein frantsesez, Ipar Euskal Herrian (gaztetxoekin, gurasoekin, irakasleekin, animatzaileekin, euskara ikasleekin, agente publikoekin, hautetsiekin, herritarrekin...). 

Aldudeko ibarreko Adur euskara elkartekidea; Garabide hizkuntza-kooperazio elkartean laguntzaile; BAM dinamikan laguntzaile.

Solasaldi osoa irakurri

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp