Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Sariak

2019/07/16

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

1983an abian jarri zenetik, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari (opera omnia) aitorpena egiten dio. Hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 31 arte zabalik egongo da.

Oinarrietan ezarritako irizpideen arabera, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute bere bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber,  Euskal Kulturarekiko ekarpena eta konpromisoa adierazgarria beharko du izan,  baita balore unibertsala ere. Azkenik, bere lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak aintzat hartuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Behin hautagaitzak onartuta, irailaren 9tik 15era zabalduko da bozketa birtuala Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez.

Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute.

Erabakia iraileko bigaren hamabostaldian jakinaraziko da.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp