Eusko Ikaskuntzaren Urteko galdera aukeratu

Urteko Galdera

2016/11/16

Eusko Ikaskuntzaren Urteko galdera aukeratu

Azaroaren 21ean, astelehenean, amaitzen da epea 2017an zehar Eusko Ikaskuntzak landuko duen Urteko galdera bozkatzeko.

Urtero lez, 2015ean abian jarri zenetik, Eusko Ikaskuntzak, haren irakurle eta jarraitzaileen komunitatearen bitartez urteko galdera gakoa identifikatzen du eta, diszplina anitzeko profesionaletaz baliatuz, ikuspegi desberdinetatik erantzuna ematen dio.
Lehenengo edizioan, 2015ekoan, galdera “Nola ari da aldatzen internet gure prozesu kognitiboak? “ izan zen eta egun, 2016an zehar, “Zein da behar dugun hezkuntza eredua, egun kultura humanistikoaren eta zientifikoaren artean dagoen desadostasuna gainditzeko?”galderari erantzuten ari diogu.

2017an zein izango den galdera ezagutzeko deialdi honetan, 40 bat proposamen baino gehiago jaso dira eta orain aukeratzeko unean gaude bildutako idei guztien artean.

Behin bozkaketa epea ixten denean, Eusko Ikaskuntzak bozken kontaketa egin eta ezagutara emango du zein izan den aukeratutakoa berehala horren gainean lanean hasteko.

Oraindik ez baduzu bozkarik eman, 2016ko azaroaren 21era arte aukera duzu galdera aukeratzeko hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp