Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuak euskal komunitateen eta lurraldeen elkarbizitzan sakontzeko lana egin du

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/10/26

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuak euskal komunitateen eta lurraldeen elkarbizitzan sakontzeko lana egin du

Errealitate globalizatu eta digitalean kokaturik, komunikabideen papera mahaigaineratu du kohesioaren alorrean.

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren hirugarren saioa izan da ostiral honetan Iruñeko Civicanen, Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble lemapean. Urriaren 5ean hasi zen Kongresua eta euskal hiriburuetan izan da.

Iruñeako alkate Joseba Asiron eta Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko eta Hiritarrekiko harremanetarako sailburu Ana Ollo Hualde, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsororekin batera, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko hirugarren saioaren irekiera ekitaldian izan dira. Eusko Ikaskuntzak 2016an abian jarritako “Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak” programako emaitzak aurkeztu dira.

Espezialistek aurkeztutako gogoetetatik abiatuta, Kongresuko kideek aniztasuna, elkarbizitza eta kohesioari buruz eztabaidatu dira. Hala, gizarte eta lurralde kohesioaz aritu dira Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Salvador Cardús (¿Qué significa y de qué depende la “cohesión social” en una sociedad abierta y plural?) eta Nafarroako Unibertsitateko David Thunder (¿Cómo cohesionar un territorio conformado por diferentes comunidades?). Euskal Herriko Unibertsitateko Txoli Mateos elkarbizitza kontzeptuaz aritu da, konkretuki, honen kudeaketa eta heziketa bidezko transmisioaz (Begiradak osatzen).

Arratsaldean, Kongresuak komunikabideak aztertu ditu euskal komunitateen kohesio faktore gisa. Ekarpenak egin dituzte Ramon Zallo soziologoak (Desajuste y retraso de nuestro sistema cultural-comunicativo en el marco digital: retos para una identidad vasco-navarra en construcción), Mirentxu Purroy kazetariak (La información, un derecho público en manos leales o falsificadoras de la realidad) eta Euskararen Erakunde Publikoko Argitxu Camusek (Euskal Diaspora, kidetasun partekatuaren adibide?). Ondorengo mahai-inguruan ideia eta proposamenak egin dituzte bertaratuek.

Komunikabideek ere eraikitzen al dute Euskal Herria? Izeneko mahai-ingurua egin dute Argitxu Camus, Andoni Aranburu (EITB), Ana Oregi (Legebiltzarra) eta Txema Mauleonek ( Nafarroako Gobernua) Kongresuaren hirugarren egunean.  

XVIII. Kongresua. Iruña

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko hurrengo saioak hauek izango dira: Gizartea: Garapen sozioekonomikoa (Bilbo, azaroak 9) eta Gobernantza demokratikoa (azaroak 16). Itxiera eta ondorio saioa azaroaren 23an izango da Oñatin (Gipuzkoa). Hurrengo egunean Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrenaren ospakizun nagusia izango da bertan ere.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp