Euskomedia multimedia

Ondarea

2016/05/25

Euskomedia multimedia

Ordenagailuak (handiak, ertainak eta txikiak), mugikorrak, tabletak,… Hainbat dira gaur egun informazioa edozein une eta lekuan eskuratzeko ditugun euskarriak. Kontsulta zehatzak, itxaronaldietarako irakurketa lasaiak,… Guzti hori eskura soilik paintala aktibatuz.

Irakurri, ikusi eta entzun

Paperezko dokumentuak izan dira Euskomedia Fundazioak (www.euskomedia.org) garatutako proiektu askoren oinarria urtetan. Gure erronka, hori guztia digitalizatu, katalogatu eta bertan kontatzen zen guztia gizartearen eskura jartzea izan da. Baina ez zen nahikoa. Beraz, bilduma horietako asko multimedia baliabidekin osatzen eta aberasten joan gara. Horrela, baliabide askoz erakargarriagoak lortu ditugu, jatorrizko dokumentuen balio eta kalitatea errespetatuz.

Zentzu horretan proiektu eta produktu interesgarriak sortu ahal izan dira, euskal kultura modu dinamiko, partehartzaile eta iradokitzailean aurkezten digutena. Aukera, publiko eta eskaera berriak. Gure lan eta bokazioa jakin-min eta behar horiei guztiei erantzun egokia ematea da.

Euskal kultura 30’’tan

Errealitate berri honetan, Euskomedia Fundazioa multimedia produkzioari estuki lotuta dagoen lan ildo berri batetik abiatzen da. Gure historia kontatu nahi dugu eta euskal kultura ezagutzera eman. Horretarako, 30 segunduko informazio pilulak sortu ditugu. Irudi animatuen eta testu zehatz eta motzen laguntzaz, euskal kulturako pertsonai, eraikin eta gertakizun nagusienen gakoak azaltzen dira.

Mikrobideak

Mikrobideo hauetako asko Auñamendi entziklopediako artikuluetan txertatuta ikusi ahal dira. Aldi berean, horiek guztiak Euskomediak dituen Youtube (https://www.youtube.com/user/Euskomedia) eta Vimeo (https://vimeo.com/euskomedia) kanaletan eskuragarri daude.

Horretaz gain…

30 segundurekin nahikoa ez bada, Euskomedia Fundazioak gure historia eta kulturan sakontzeko aukera ematen diguten dokumentalak ere sortu ditu. Horrela, 36ko guda zela eta bere familiengandik separatu eta beste herrietara erbesteratu zituzten haurren testigantzak ikusi ahal ditugu “Gerrako umeen bilobak” dokumentalean. Bestalde, gure folkloreko ospakizunetan birtualki parte hartu ahal dugu ere “Negua ospatuz” bildumak jasotzen dituen bideoei esker.

Gure kulturaren hedapena izan da eta bada Euskomedia Fundaizoaren misioa. Berdin du ze formatutan edo ze euskarriren bitartez. Gure erronka eta ilusioa ondarea hiritarren eskura jartzea da, ikasi, ezagutu eta gozatu dezaten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp