Euspodcast Play podcast eta bideo podcast sorta ondu du Asmoz Fundazioak

Berri korporatiboak

2024/02/19

Euspodcast Play podcast eta bideo podcast sorta ondu du Asmoz Fundazioak

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan du.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Euspodcast Play egitasmoa martxan jarri du, bideojokoen inguruko podcastak eta bideo podcastak oinarri hartuta, nerabeek eta gazteek euskarazko eduki digitalak sortzera animatzeko. Horretarako, hamar podcast eta bideo podcast ekoitzi dira, halako produktuei buruz argibide teorikoak emateaz gain, gazteek praktikarako aholkuak jaso ditzaten. Bestalde, baliabide horiekin batera, idatzizko gidak ere prestatu dira, materialak hainbat formatutan kontsultatu ahal izateko. Material guztiak eskuragarri daude, proiekturako espreski sortutako webgunean.

Euspodcast Playren asmoa gazteria podcasten sorkuntzara hurbiltzea da. Horiek horrela, askotariko gaiak lantzen dira; besteak beste, formatu honen historia, gidoia idazteko gidalerroak eta podcast eta bideo podcast genero askoren azalpenak. Horiek ez ezik, azken urteetan nerabe eta gazteen artean oso ospetsua bilakatu den bideo podcastaren aldaera ere jorratu da. Beraz, anima zaitez eta izan zaitez euspodcast player!

Era berean, Kirol eta Jolas proiektua abian dago Athlon enpresarekin batera. Honek eskola kiroleko euskarazko materialak prestatzea du xede, zehazki 6-9 urte bitarteko haurrekin lan egingo duten begiraleei zuzendutakoak.

Hori ez ezik, Jaime de los Ríos artistarekin eta Bakarts enpresarekin garatutako Pilota Fandom proiektuaren gizartezatzea izan da, Ane Zufiaurre ilustratzailearekin batera egindako kromo digitalen bilduma ondu eta amaitu baita (https://euskotoken.asmoz.org estekan ikusgarri).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp