Ezohiko Batzar Nagusiak egoitza berriaren erosketa onartu du

Berri korporatiboak

2022/07/08

Ezohiko Batzar Nagusiak egoitza berriaren erosketa onartu du

Uztailaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, Ezohiko Batzar Nagusiak oniritzia eman zion Donostiako lokal berriaren erosketari.

Bazkideengandik hurbilago egoteko, herritarrei ateak zabaltzeko eta sinergiak eta elkarlana sustatuko duen espazioa izateko, behin betikoa izango den leku berri bat bilatu da.

Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusi berriak kokatzeko proposatu den lokala Donostiako Zabalguneko Bergara kalean dago. Horrela, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako hiriburuan duen bosgarren egoitza da eta parean duen (Foruen pasealekua) bere artxibo eta bilgunearen ondoan kokatuta dago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp