Fuentes Documentales Medievales, 153

Argitalpenak

2019/05/24

Fuentes Documentales Medievales, 153

1982tik etengabe argitaratu eta Eusko Ikaskuntzak editatzen duen bilduma oparoena den Fuentes Documentales Medievales delakoak 153. alea argitaratu du.

Archivo General de Simancas. Registro General del Sello. Vizcaya (1488) du izenburua eta Erret Kantzilertzak bizkaitar zenbaitentzat (erakunde zein norbanakoak) egindako dokumentu multzoa bildu du.

Gainera, Bizkaiko Jaurerri eta Enkarterrietako eguneroko bizitza zuzenean ezagutzeko informazio interesgarria eskaintzen du, bertako historia politikoa, instituzionala, soziala eta ekonomikoa jasoz, Isabel eta Fernando errege-erregina izan bitartean.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp