Urteko Galdera

2015/11/12

Galdera bila: Urteko galdera 2016

Azaroaren 23ra arte, Urteko Galdera egiteko proposamenak onartuko dira. Horietatik bat aukeratu eta horren inguruan eztabaidatuko da Euskonews aldizkarian, 2016an zehar.

?Urteko galdera? 2016

Urteko Galdera tribuna ireki gisa planteatzen da; urtero, egileek eta irakurle komunitateak erabakitako gai bat jorratuko da. Indarrean dagoen aurtengo 2015 ediziorako, ondorengo galdera aukeratu zen: Nola ari da aldatzen internet gure prozesu kognitiboak? 21 espezialistak erantzun diote galderari orain arte, hainbat ikuspegi eta ekarpenekin. Urteko Galdera sailari egindako azken ekarpenak Eneko Bidegain irakasleak (Aho biko ezpata), Urkiri Salaberria Kultur Ondarean espezialistak (Curiosidad e imaginación) eta José Ignacio Ansorenak egin dizkiote. 2016 urteko galdera aukeratzeko prozesua irekita dago hil honetan eta nahi dutenek har dezakete parte. Horretarako formulario bat ireki da: hemen klikatuz sar daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp