Gazteak Mugaz Gaindi, aurreiritziak gaindituz

Podcast

2023/03/04

Gazteak Mugaz Gaindi, aurreiritziak gaindituz

Amarauna. Euskadi Irratia

Zer espero daiteke 18 eta 30 urte bitarteko 30 laguneko gazte talde bat komunean dituzten esparruetaz solasteko espazio berean elkartuz gero? Zeintzuk ote elkarrengandik dituzten aurreiritziak? Are gehiago, horietako 10 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak badira, beste 10 Akitania berrikoak eta beste 10 Nafarroakoak? Bada, gauza bat argi dago: errealitate desberdinak bizi dituzten gazte koadrila anitza aurrez aurre direla mugaz gaindiko eremu bat partekatuz. Hain zuzen ere, Gazteak Mugaz Gaindi proiektua du esku artean Eusko Ikaskuntzak eta dagoeneko eman ditu hainbat urrats. 

Iban Larrandaburu eta Julen Insausti partaideekin batera programaren xehetasunak ezagutuko ditugu.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp