Gernika: Nazioarteko Kongresua

Gure bazkideak

2024/05/20

Gernika: Nazioarteko Kongresua

Bonbardaketaren irudikapen kulturalei buruz gogoeta egitea proposatzen da, baita Pablo Picassoren koadroaren bermasterizazioei buruz ere.

Gernikan, ekainaren 13an eta 14an, Gernika(k)/Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazioak Nazioarteko Kongresua egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI ikerketa-talde bateratuak antolatuta.

Diziplina anitzeko ikuspegi hori islatuko da bai hizlarien artean bai eta programan ere, eta ardatz tematiko hauek izango ditu: Gernika, oroimen gune (lieux de mémoire); Gernika, esanahi politikoa; Gernika, dispositibo artistiko; Gernikaren birsemantizazioak; Beste Gernika(k); Gernikaz haratago: oihartzunak, Iberiar Penintsulan; Gernika(k), hezkuntzan.

Eusko Ikaskuntzako bazkide batzuek hizlari edo komunikatzaile gisa parte hartuko dute: Itziar Alkorta, Asier Barandiaran, Xabier Irujo, Itziar Larrinaga, María Ojanguren, Pío Pérez eta José Antonio Rodríguez Ranz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp