Gerra zibila Urraulbeitin gogora

Gure bazkideak

2021/03/08

Gerra zibila Urraulbeitin gogora

Gemma Piérola Narvarte historialariak gertaera horri buruzko artikulu bat sinatu du Urraulbeitiko eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza-esparruan.

Eusko Ikaskuntzaren bazkide da Urraulbeitiko udala 2006. urtetik. Geroztik hainbat izan dira memoria historikoaren berreskuraketari begira elkarren artean egindako proiektuak.

2020an hitzarmena sinatu zuten bailarako argazki eta testigantzak jasoko zituen liburuan, “Urraulbeiti. XX. mendeko irudiak eta lekukotasunak”, gerra zibilari buruzko artikuluaren enkargua Eusko Ikaskuntzari egiteko. Gemma Piérola Narvarte historiagile eta Nafarroako memoria historikoaren funts dokumentaleko ikertzaileari eskatu zitzaion egiteko hau eta “1936-1939. Gerra zibila eta haren aztarna Ibarrean” izeneko artikulua idatzi du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp