Ondarea

2014/06/12

Gerrako umeen bilobak

Euskomedia Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin ekoiztutako Gerrako umeen bilobak dokumentala eskaini zen maiatzaren 26an Donostian.

1936-1937 urteetan beren familiengandik banandu eta Sobietar Batasuna, Belgika, Erresuma Batua edo Frantziara eraman zituzten euskal haur batzuen lekukotza jasotzen da. Gainera, hauen seme-alaba, iloba eta biloben lekukotzekin ere osatu eta kontrastea egin eta hauek familian beren nagusien esperientziak nola adierazi edo isildu diren azaltzen dute, bai eta esperientziatik ikasi dutena ere. 50 minutu inguruan, Gerrako umeen bilobak lanak hamalau pertsonaren lekukotzak eskaintzen ditu, historia hartako protagonista izan zirenak eta beren oinordekoenak. Lekukotza hauek aberasteko Vicente Huici Urmeneta irakasle, soziologo eta neuropsikologian aditu denaren ekarpenak ere jasotzen dira, eta berak azaltzen du burmuinak nola funtzionatzen duen oroitzapen bat eraiki edo bizipen bat gogoratzen duenean.

Gerrako Umeen Bilobak from Euskomedia TB on Vimeo.

Donostian maiatzaren 26an proiektatu ondoren, Eusko Ikaskuntzak Gerrako umeen bilobak dokumentala eskainiko die lankidetza hitzarmena duten ehun udal baino gehiagori.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp