GizarteLAB Arrasate Belaunaldien artekoa: Komunitate baten ernamuina

Proiektuak

2022/11/11

GizarteLAB Arrasate Belaunaldien artekoa: Komunitate baten ernamuina

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri Fundazioak bultzatutako Belaunaldiarteko Gipuzkoa programaren baitan kokatzen da.

Irailaren 28tik azaroaren 2ra bitartean, adin desberdineko eta kolektibo desberdinetako pertsonek parte hartu dute Belaunaldi arteko Gipuzkoa programako 5 tailerretan.

Horietan gizarte-gaitasunak landu dira, eta hainbat gai jorratu, hala nola nahi gabeko bakardadeak, belaunaldien arteko harremanen aukerak eta oztopoak, gizarte-pertzepzioa eta aurreiritziak, bai eta esperientzia eraldatzaileen eta belaunaldien artekoen diseinua eta garapena ere.

Ohikoa denez, GizarteLABen erabilitako metodologian adimen kolektiboa eta ikaskuntza esperientziala erabiltzen dira gizarte-laguntzako sare gisa funtzionatuko duen komunitate bat eraikitzeko oinarri gisa.

Prozesuan parte hartu duten pertsonek belaunaldien arteko gaiari zeharka heltzeko eta tokiko eragileen arteko aliantzen sare bat sortzeko beharra eta premia nabarmendu dute.

Balorazioa oso positiboa izan da, bideo honetan ikus daitekeen bezala, nahiz eta parte-hartzaile gehienek interesa agertu duten programak jarraipena izan dezan eta diseinatutako ekimenak inplementatu ahal izan daitezen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp