GizarteLAB Deban eta Beasainen

Proiektuak

2021/12/16

GizarteLAB Deban eta Beasainen

Programak Euskal Herriko hainbat udalerritan jarraitzen du bere ibilbidea. Hain zuzen ere, datorren urtarrilean GizarteLAB proiektu banari ekingo diogu Deban eta Beasainen.

Ohi bezala, proiektua herri bakoitzaren beharretara egokitzen da eta tailerrak Udalak proposatutako erronkaren arabera moldatzen dira.

Debako kasuan, herritarren zaintza-ekosistema indartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatu nahi dira, eta, aldi berean, belaunaldi arteko laguntza-esperientziak diseinatu.

Beasainen, ordea, udalerriko pertsonen artean nahi ez den bakardadea saihestu edo prebenituko duten trebetasun sozialak garatzea da erronka, errealitate horri aurrea hartzen dakiten komunitateak sortzea bultzatzen den bitartean.

Bi udalak GizarteLAB lantaldeak osatuko dituzten pertsonak erakartzen ari dira, alde biek ezarritako zenbait irizpideren arabera.

Aurreko esperientzia guztiek metodologia eta teknika aplikatuak definitzera eta doitzera eraman gaituzte, eredua optimizatzea eta emaitza hobeak lortzea ahalbidetuz.

Hala eta guztiz ere, hobetzeko eta egokitzeko prozesuak parte-hartzaileen eta taldearen beraren ebaluazio-ekarpenei esker jarraitzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp