GizarteLab esperientzia Jakin aldizkarian

Proiektuak

2023/07/17

GizarteLab esperientzia Jakin aldizkarian

Aldizkari beteranoaren azken alea gizartearen eraldatze-esperientziei buruzkoa da.

Jakineko 256-257 zenbakiak 2021ean egindako nazioarteko mintegi batean aurkeztu ziren hamaika ekarpen biltzen ditu. Mintegi horretan, gizartearen irakurketa sistemikoan eta eraldatzailean eragina duten erakundeen lanak ezagutarazi ziren, bai euskal testuinguruan, bai kanpoan.

Javier Castro Spila, Auxkin Galarraga Ezponda eta Koro Muro Arrietek sinatu duten artikuluaren izenburua “Berrikuntza sozial sistemikoa: Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB esperientzia” da. Bertan, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin diseinatu eta garatutako GizarteLAB gizarte berrikuntzako laborategia aurkeztu eta testuinguruan kokatzen da.

Testuan programaren oinarri teorikoak kokatzen dira eta ezaugarri eta metodologia nagusiak deskribatzen dira. Amaitzeko, trantsizio demografiko eta ekologikoaren erronka nagusiei buruzko hausnarketa batzuk egin dira GizarteLABen ikuspegi sistemikoari buruz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp