GizarteLAB: Gizarte berrikuntza Deban eta Beasainen

Proiektuak

2022/01/20

GizarteLAB: Gizarte berrikuntza Deban eta Beasainen

Programak Euskal Herriko hainbat udalerritan jarraitzen du bere ibilbidea. Deban dagoeneko abian da GizarteLAB proiektua eta aurki Beasainen hasiko da.

Ohi bezala, proiektua herri bakoitzaren beharretara egokitzen da eta tailerrak Udalak proposatutako erronkaren arabera moldatzen dira. Debako kasuan, herritarren zaintza-ekosistema indartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen ari dira, eta, aldi berean, belaunaldi arteko laguntza-esperientziak diseinatzen. Udalak osatutako talde askotarikoa, ostegunetan biltzen da Eusko Ikaskuntzako teknikariekin, lau tailer esperientzialen bitartez finkatutako helburuak lortu asmoz.

Beasainen, ordea, udalerriko pertsonen artean nahi ez den bakardadea saihestu edo prebenituko duten trebetasun sozialak garatzea da erronka, errealitate horri aurrea hartzen dakiten komunitateak sortzea bultzatzen den bitartean. Udalak lantaldea osatuko dituzten pertsonak erakartzen dihardu, Eusko Ikaskuntzak ezarritako zenbait irizpideren arabera eta, horrela, tailerrak martxoan zehar garatuko dira.

Aurreko esperientzia guztiek metodologia eta teknika aplikatuak definitzera eta doitzera eraman gaituzte, eredua optimizatzea eta emaitza hobeak lortzea ahalbidetuz. Hala eta guztiz ere, hobetzeko eta egokitzeko prozesuak parte-hartzaileen eta taldearen beraren ebaluazio-ekarpenei esker jarraitzen du.

Proiektuaren informazioa

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp