Hernialdek herria biziberritzeko eta Komunitatea eraikitzeko prozesuari ekin dio. Eta Irungo belaunaldien arteko eta kulturen arteko komunitatea gauzatzen ari da diseinatutako tokiko ekimenetako bat.
Eusko Ikaskuntzaren GizarteLab programaren lehen fasean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, sentsibilizatzea eta kontzientziatzea lortu da adin desberdinetako eta kezka desberdineko pertsona talde handi bat, herriaren biziberritzearekin konprometitua.
Prozesua luzea eta zaila izango den arren, parte hartzaileak zein udal ordezkariak pozik daude emaitzarekin. Tailerretan sortutako konfiantza, proaktibo eta sormen giroak parte-hartzaileak ere harritu ditu, eta ekimena oso positibotzat jo dute; izan ere, datorren urtean lanean jarraitzeko erabakia agertu dute.
Hau da Hernialdeko lehen fasearen emaitza txostena:
![]() | Hernialde ITxostena | |
Irunen, ordea, programaren bigarren fasea amaitu berri da, eta, beraz, Komunitateak dagoeneko diseinatu eta prototipatu ditu gauzatu eta egingarri diren hainbat ekimen komunitario. Izan ere, horietako bat martxan jarri da jada hiriko Artia auzoan.
Tailerren eta sortutako ekimenen xehetasunak eskuragarri daude txostenean:
![]() | EndREDatu Irun IITxostena | |
Bi kasuetan, inplikatutako taldeen eta erakundeen asmoa da 2025ean GizarteLab programaren hurrengo faseen jarraipena egitea.