GizarteLAB II Legazpin abiatu da

Proiektuak

2021/09/20

GizarteLAB II Legazpin abiatu da

Irailaren 23an GizarteLABen bigarren faseari ekin zitzaion Legazpin. Bertan, trantsizio-komunitate bat eraikiko da eta erronka handi bati aurre egin beharko zaio.

Belaunaldien arteko Legazpi proiektuaren barruan kokatzen da proiektua. Eusko Ikaskuntza lanean ari da Adinberri, Mondragon Unibertsitatea eta Legazpiko Udalarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eta GizarteLAB proiektuaren bigarren faseari ekingo dio udazken honetan.

Trantsizio-komunitate bat eratu eta finkatzeaz gain, herritarrek zentro sozialari buruz duten pertzepzioa aldatzen eta espazio horren erabilera berrietarako ideiak bultzatzen saiatuko dira. Horretarako, 6 tailerretan zehar, legazpiar talde batekin lan egingo da, GizarteLAB programaren lehenengo fasea osatu zuten pertsonekin eta Buztintegi, Nagusilan, Iratzarri eta herriko Udaleko ordezkari gehiagorekin.

Baina hasiera besterik ez da izango, udazkenean zehar GizarteLABeko ekimen gehiago ezarriko dira beste herritan.

GizarteLAB, arrakastaren erreferente

Era berean, nabarmendu behar da GizarteLAB proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak urriaren 29an antolatutako "Gizarteratzeari arreta emateko jardunbide egokien III. Jardunaldien" esparruan aurkeztuko dela. Jardunaldi horretan, Javier Castro Spilak eta Koro Muro Arrietek (proiektuaren dinamizatzaileak) funtsezko trantsizioen erronken kudeaketaren berri emango dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp