Green Skills, enpresa jasangarria eta generoa

Berri korporatiboak

2023/05/16

Green Skills, enpresa jasangarria eta generoa

Programak trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatu nahi du Gipuzkoako enpresa-sarean eta ekosistema sozioekonomikoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak sustatu eta finantzatutako proiektu honen helburua da trantsizio ekologikora egokitu beharraz kontzientziatzea industria- edo kultura-sektorea osatzen duten 50 langile baino gutxiagoko enpresak, orientazioa eta laguntza emanez.

Horretarako, lehenik autodiagnostiko bati erantzun behar zaio. Ondoren, galdetegiaren bidez lortutako informazioan oinarrituta, parte hartzen duen enpresa bakoitzaren egoera ebaluatuko da, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunari dagokionez. Hala, ekintza-plan bat egiteko aukera eskaintzen du.

Ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren ebaluazio pertsonalizatua jasoko dute. Horrekin, neurrirako ekintza-plana egingo da, trantsizio berdeak dakartzan aldaketetara errazago egokitzeko.

Izena ematera animatzen zaituztegu!

Bestalde, Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldearekin beste proiektu bat ari gara aurrera eramaten.

Izan ere, egurraren sektorea, iraultza berde honetan eragile nagusia, aspalditik langile espezializatuen bila ibili eta ezin aurkitu dabil.

Horregatik, euren lan-taldean profesionalak behar dituzten egurraren sektoreko profesionalak lagundu nahi ditugu; nahiz eta bezeroak eta eskaerak izan, profesional faltagatik eta eskaerak artatu ezinagatik beraien burua negozioa ixtera behartuta ikusten baitute. Gainera, jakintza eta ezagutza galtzeari uzteaz gain, ondorengotza bermatzea sustatuko genuke trantsizio ekologikoaren izenean, bestela, OFIZIOA betirako galduko bailitzateke.

Arotz ezberdinen testigantzak ari gara biltzen orain, jendea egurraren sektorera erakartzeko helburuarekin. Ez al zaizu interesgarria iruditzen, izugarrizko balioa duen sektorera hurbiltzea?

Animatu langileen bideoak gure sare sozialetan ikusi eta egurraren sektorean murgiltzera, ez zara damutuko eta!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp