Hamaika gai urteko lehen patronatuan

Berri korporatiboak

2023/04/17

Hamaika gai urteko lehen patronatuan

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatua apirilaren lehen astean elkartu zen Ataunen eta Sara Etxean egin zuen 2023 urteko aurreneko bilera.

Erakunde ezberdinetako ordezkariek makina bat gai izan zituzten mahai gainean. Hori horrela, besteak beste 2022ko kontu auditatuak onartu, 2023ko aurrekontuari oniritzia eman edota 2023an argitaratuko diren zenbait argitalpeni buruzko informazioa jaso zuten bertaratutakoek. Horrez gainera, etorkizun hurbileko egitasmo txikiak ere hartu zituzten ahotan, horietariko batzuk 2022an zehar aurrera eramandako barne hausnarketa prozesutik eratorriak.

Ataunen izan ziren Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Martin Aramendi (Ataungo Udala), Ixone Fernandez de Labastida (Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza) eta Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp