Hauteskunde prozesuaren irekiera

Berri korporatiboak

2020/06/22

Hauteskunde prozesuaren irekiera

Hauteskundeak izango dira irailaren 19ko Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusian. Lehendakaritza berrituko da eta Kontseilu Errektoreko ordezkariak aukeratuko dira, lurraldeko bana.

Hori dela eta, hautagaitzak aurkezteko epea ezarri da uztailaren 20tik abuztuaren 18ra. Hogeita hamar egun horietan zehar bidal daiteke dokumentazioa Eusko Ikaskuntzaren bulego orokorretara soilik korreo elektroniko bidez osasun publikoko egoeraren ondorioz sortutako egoera dela eta.

Estatutuetako 28. artikuluak ezartzen duen bezala, Lehendakaritzarako hautagaitzek gutxienez lau lurraldetako bazkideen %5eko babesa izan behar dute edo Kontseilu Errektoreko kideen bostenarena. Bestalde, 31. artikuluan jasotzen den bezala, lurralde ordezkaritako hautagaitzek lurralde bakoitzeko bazkideen %1en sinadura izan behar dute edo Kontseilu Erretoreko bi kiderena.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp