Herri Txikien Merkataritzari so

Proiektuak

2024/05/27

Herri Txikien Merkataritzari so

Urtebeteko ikerlanaren ondoren, Eusko Ikaskuntza amaitzear dago udalerri txikietako merkataritza aztertu eta sustatzera bideratutako ikerketa. 

Eusko Ikaskuntzak datorren hilabetean aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzarekin batera prestatutako bi txostenak, herri txikietan garapen ekonomiko jasangarria sustatuko duten estrategia eraginkorrak garatzeko proiektuaren esparruan.

Lehen txostenean establezimenduen bilakaera eta herriz herriko merkataritza-dentsitatea neurtu da, eskualde bakoitzaren argazkia ezagutzeko eta ingurune kritikoak identifikatzeko.

Bigarren txostenean, maila kualitatiboan aztertu da jarduera ekonomiko hauen errealitatea, aurretiaz identifikatutako eskualde kritikoetan jarrita fokua. Hainbat elementu estregikori buruz itaundu dira merkatariak: erreleboa, negozio eredua, digitalizazioa, hibridazioa beste zerbitzuekin, etorkizuneko aurreikuspenak... Helburua herri txikietan funtsezko zerbitzu hau ematen duten negozioen egunerokotasuna ezagutzea izan da, datu estatistikoetatik haratago.

Hala, Eusko Ikaskuntzak landa-inguruneak eta herri txikiak suspertzeko hartutako konpromisoa berresten da berriro. Gainera, lan horiek Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko "Lurraldea" ardatza elikatuko dute, errealitate horren ikuspegi zabaldua emanez eta tokiko komunitateen errotzea indartzen lagunduko duten erantzun-estrategietan arreta jarriz, kasu honetan herri txikietako merkataritzaren bidez.

Egiten ari den lana zehaztasun handiagoz ezagutu hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp