Herri txikietan bizitzeak zer suposatzen du?

Podcast

2022/10/09

Herri txikietan bizitzeak zer suposatzen du?

Euskadi Irratia. Amarauna

Saio honetako gonbidatuak ekintzaileak, gazteak, irudimentsuak, auzolanean sinisten dutenak dira. Eta, horrekin batera, biek duten ezaugarria da Herri Txikian bizi direla eta herri horretan sortu dutela euren lan proiektua. Eta euren langintza bihurtu dute herrigintza eredu. Batetik, Andoni Munduate Dorronsoro, ataundarra eta ekintzailea eta Lurlab proiektuaren koordinatzailea. Bestetik, Aizpea Lasa Muxika, diseinatzaile grafiko jasangarria herri txikietan orobat eta Itsason bizi dena.

Eurekin batera ezagutuko dugu herri txikietan bizitzeak zer suposatzen duen eta, bide batez, Eusko Ikaskuntzak aurkeztu berri duen Herri Txikien Akademia ezagutuko dugu.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp