Hezkuntza Sistema partekatua

Podcast

2022/02/20

Hezkuntza Sistema partekatua

Amarauna. Euskadi Irratia

Hezkuntza gure gizartearen hazkuntzarako oinarri ukaezina da eta, egunotan gainera, bolo-bolo dabilen gaia da: Eusko Legebiltzarrak esku artean duen Hezkuntza legearen lanketa batetik, Ipar Euskal Herrian, Frantziako Konstituzio Auzitegiak, hizkuntza gutxien murgiltze ereduak hezkuntzan zalantzan jarri ditu hizkuntzen ondarearen babesari buruzko legea dela eta, bestetik, eta Nafarroan, berriz, Nafarroako Eskola Kontseiluak, Gobernuaren eskariz, hezkuntza akordio baterako zirriborroa eta prozesua abiatu ditu, hainbat eragilek euskaraz ikasteko eskubidea urratzen zaiela salatzen duten bitartean. 

Eusko Ikaskuntzak “Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen” izeneko proiektua du esku artean. Bi urte (COVIDa tarteko) iraungo dituen prozesu parte hartzaile eta komunitarioa da berau, errealitate bakoitzaren aukera eta oztopoen ezagutzatik eta, elkarlana baliatuta, eskuartean dauden gakoei aurre egiteko ispirituz. Horren berri emateko, Amarauneko irratsaiora hiru ahots gerturatuko dira: Beatriz Akizu, Eusko Ikaskuntzaren proiektu arduraduna; Hur Gorostiaga, SEASKAko zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako proiektu kidea; eta Nora Salbotx, Iruñeko Amaiur eskolako zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako proiektu kidea.

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp