Hezkuntza Sistema, XXI. mendea

Urteko Galdera

2021/11/19

Hezkuntza Sistema, XXI. mendea

Urteko Galdera ataleko bi ekarpen berriak sinatzaileen esperientzia profesional eta sozialen emaitza dira.

Alicia Peñalva Vélez Pedagogian doktoreak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Didaktika eta Eskola Antolakuntzako irakasleak, ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide luzea egin duenak, egungo hezkuntza-sistemarako funtsezkotzat jotzen dituen hamar elementu bildu ditu: 1) Ikasleei entzuteko, beren gaitasunetan konfiantza izateko eta hitza emateko beharra. 2) Ikasleen aniztasunari arreta jartzea. 3) Irakaskuntzako prestakuntza indartzea. 4) Gizarte-hezkuntza. 5) Pentsamendu kritikoa sustatzeko beharra. 6) Eskola-eraginkortasun handia, praktika egokien eredu eta iturri diren ikastetxeak barne. 7) Ebaluazioak hezkuntza-jardueraren funtsezko elementu gisa duen garrantzia. 8) Etengabeko hobekuntzara bideratutako berrikuntza edo ikerketa. 9) Eskolako bizikidetza. Eta 10) beharrezko lotura gisa, hezkuntza-ituna edo -adostasuna, gizarte-itun bat ere izan behar duena.

Hileko bigarren ekarpena Itziar Ostolazaren eskutik iritsi da; Haur Hezkuntzako graduatua da, eta euskarazko espezializazioa du (UPV/EHU), eta graduondokoa Kultura-aniztasuna eta eleaniztasuna hezkuntza-testuinguruetan (Mondragon Unibertsitatea). 2015etik, Errenteriako Udaleko zinegotzia, bere artikuluan herriko ikastetxeekin egindako esperientzia praktikoa aurkezten du, erantzukizunean sakontzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp