Hiritarrak (Ekologia) Trantsizioan proiektua

Proiektuak

2020/01/10

Hiritarrak (Ekologia) Trantsizioan proiektua

Parte hartuko duten kideengan trantsizio ekologikoaren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa eta ekintzarako konpromiso zehatza sortzen bilatuko da.

Eusko Ikaskuntzak, IHOBErekin lankidetza estuan, proiektu pilotu hau abiaraziko du, erabiltzaile-esperientzia baten garapenean eta trantsizio-agenda baten definizioan oinarrituta.

Ekintza pilotua: Hiritarrak Trantsizioan, trantsizio ekologikoari buruzko pertzepzio soziala aldatzeko prozesu bat egituratzen du. Ekintza pilotuaren helburuko populazioa familiak dira, hau da, hainbat belaunaldik bat egiten duten gizarte-eremua, eta uraren gaineko erabileran praktika mota ezberdinak egituratzen dituztenak.

Horrez gain, trantsizio agendak diseinatzeko gune bat eskaintzen du. Hau da, aldaketaren agenda, familiek trantsizio ekologikoaren prozesuan lagun dezaten. Aldaketaren gizarte-erantzukizunaren pertzepzioa aldatzea bilatzen duen esperientzia bat da: enpresek eta gobernuek bere praktikak eta politikak aldatu ez ezik, hiritarrek eta familiek ere aldatu beharko dituzte.

Horretarako, tailer dinamiko eta esperimentalak antolatu dira, eta Gernika-Lumoko eta Gasteizko familia boluntarioen kopuru mugatu, baina esanguratsu, batek parte hartuko du.

Ura ardatz hartuta, "ego-zentrikoak" izatetik "eko-zentrikoak" izatera pasatuko gara, kontsumo arduratsurako modu berriak ezagutarazi eta bultzatuz eta mugatuak diren baliabideak zentzuz erabiltzeko tresnak emanez.

Laster, hurrengo hitzorduen berri emango dugu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp