Historiaurrea Arabako Errioxan

Gure bazkideak

2022/03/21

Historiaurrea Arabako Errioxan

Arabako Errioxako ondare historiko-arkeologiko aberatsaren ikuspegi bateratua, bisitaldiak, zainketa eta errespetua sustatzeko.

1935ean Jose Miguel de Barandiaranen partaidetzarekin La Chabola de la Hechicera trikuharria aurkitu zenetik gaur egun arte ikertzaile eta talde askok lan arkeologiko emankorra egin dute Arabako Errioxan, eta ondare aparta argitara eman eta eskuratu dute. Gaur egun ere Kantabriako mendilerroko harkaitz azpiko babeslekuak hondeatzen jarraitzen dute.

Lan horien emaitzak monografietan eta azterketa espezializatuetan islatu dira, eta, horri esker, Arabako Errioxa da historiaurrearen ezagutza sakonena duen Estatuko lurraldeetako bat. Horren berri eman du La Prehistoria en Rioja Alavesa. Guía para su conocimiento y visita lanak. Gida honetan Eusko Ikaskuntzako hiru bazkidek parte hartu dute: Javier Fernández Eraso, María José Iriarte Chiapusso eta José Antonio Mujika Alustiza.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp