Hitzaldi ziklo bat UEUrekin lankidetzan Iparraldean

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2021/10/18

Hitzaldi ziklo bat UEUrekin lankidetzan Iparraldean

Eusko Ikaskuntzak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) hitzaldi zikloa prestatu dute udazken honetarako Ipar Euskal Herrian.

Bi erakundek pasa den urtean izenpetu zuten hitzarmena unibertsitate gaiak Ipar Euskal Herriko gizarteari euskaraz hurbildu eta eztabaida sustatzeko helburuarekin.

Akademiatik tartarika lema pean bultzatu dugu hitzaldi ziklo hori.

Irailetik abendura bitartean hitzaldi bana eskainiko dute Ipar Euskal Herriko hainbat herritan eta ondoren Kanaldude telebistan emango dira. Hitzaldi guztiek frantseserako aldi bereko itzulpena izango dute.


Hitzaldi zikloaria hasiera

Irailaren 23ean Txerra Rodriguez hizlariak Akademiatik tartarika hitzaldi zikloaria hasiera eman zion Baionako Euskal Museoan Mintza lasai festibala denboran, 80 eta 90eko hamarkadetan sortu ziren euskara elkarteen lana eta izan duten eragina aipatzeko. Orain arte gutxi ikertu izan dira, are gutxiago, mugimendu sozialen emaitzen argitara. Lan honek aztertu nahi izan ditu euskara elkarteek euskararen biziberritzeari dagokionez lortu dituzten emaitzak, emaitza politiko zein kulturalak, substantiboak eta ukiezinak. Horrez gain, aurrera begirako proposamen praktikoak ere ekarri nahi izan ditu hizlariak. Hori guztia egiteko, hainbat ahotsi eskatu zaio iritzia, euskara elkarteen biran ibilitako jendearen polifonia dakar lanak, ikerketa aktibistaren galbahetik pasatu ostean.

Jende frango hurbildu zen hitzaldira eta galdera eta eztabaida interesgarriak sortu ziren hitzaldiaren ostean.

Kanalduderekin lakidetzan hitzaldia grabatua eta online ikusgai izanen da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp