Hitzaldiak eta errezitaldia

Gure bazkideak

2022/12/14

Hitzaldiak eta errezitaldia

Bazkideek azaroan egin dituzten jardueretako batzuk aukeratu ditugu.

Geografia eta Historian lizentziaduna eta osteoarkeologian espezialista den Lourdes Herrasti bazkideak, hitzaldi bat eman zuen azaroaren 29an Emakume zientzialarien argitan Donostia Kulturak emakumezko zientzialarien berri emateko antolatutako tertulia zikloaren barruan.

“Musika dena eta eszena” jardueraren barruan, azaroaren 10ean, Donostiako Tabakaleran, Juan Mari Beltran musikari eta bazkideak, Errege Beldarekin bikotea osatuz, Txio-Txioka izeneko emanaldia eskaini zuen.

Badira 43 urte Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailak etnografiari buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu duela azaroan, Santelmo Museoarekin elkarlanean. Edizio horretan, Fermín eta Aitzpea Leizaola eta Pedro Berriochoa Eusko Ikaskuntzako kideek hartu zuten parte programan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp